Burdinazko bizitzak. Gorritxoak

Text
0
Kritiken
Leseprobe
Als gelesen kennzeichnen
Wie Sie das Buch nach dem Kauf lesen
Burdinazko bizitzak. Gorritxoak
Schriftart:Kleiner AaGrößer Aa

Contenido

1  1. ATALA Gure protagonistak non jaio ziren eta lehenengo urratsak non eman zituzten agertzen duena… Isidora Fidel

2  2. ATALA Beren lehenengo urte eta abenturak bizi ziren etxeak eta auzoak nolakoak ziren agertzen duena. Isidora Fidel

3  3. ATALA Nola igaro ziren lehenengo urteak bere senide, adiskide eta eskolakideekin batera. Isidora Fidel

4  4. ATALA Hamar urte bete berritan haien haurtzaroa amaitu eta bataetxe batean zerbitzari eta bestea meategi batean morroi hasi zirenekoak. Isidora Fidel

5  5. ATALA Txiro izatea zer zen konturatu zirenekoa: betebehar gehiegi eta eskubide gutxi (oso gutxi). Isidora Fidel

6  EGILEA

7  LEGEZKOA

BURDINAZKO BIZITZAK

GORRITXOAK


Alberto Bargos Cucó

.

Dolores “Pasionaria”ri eta bestelako biderik badagoela

erakutsi diguten beste hainbat emakumeri.

Eskerrik asko.

1. ATALA

Gure protagonistak non jaio ziren eta lehenengo urratsak non eman zituzten agertzen duena…

Isidora

Teilatuak burdin pilen gainean agertzen ziren. Munduaren amaiera bertan zegoela zirudien.

Zeru urdin eta mea gorrien artean zenbait etxetxo altxatzen ziren. Ez zen herrixka bakarra, baina bai meategien ondoan perretxikoak bezala sortu zirenen artean handienetakoa. Haren izena: La Elvira.

Barreiatutako1 eraikuntzek kareharrien artean bilatzen zuten aterpea. Haizetik babestuta eta leku eguzkitsuetan zeuden denak, barrualde apalak berotzen ahal eta egur kopuru gutxiena gastatzeko. Haietako bakoitzean meatzari familiak hala moduz bizi ziren: haien aukera bakarra burdina erauztea, burdinarekin etengabe aritzea, burdina garraiatzea edo burdina garbitzea zen.

Haien bizitzetan mea preziatuaren inguruan biratzen zen dena. Horren truke soldata irrigarriak lortzen zituzten eta, belaunaldiz belaunaldi, ez zieten pobreziaren gurpiletik ihes egiteko aukerarik ematen.

Bat-batean, mendiko isiltasunean borda baten barrutik zetorren oihua aditu zen. Ez zen beldur-oihua, minak eragina baizik. Norbait erditzen ari zen. Gertaera nahiko ohikoa zen arren, bizi berria ongi etorria izaten zen beti eta oraingo honetan Juliana eta Antoniori egokitu zitzaien.

Gizonak hurbileko meategi batean lan egiten zuen, La Buenan. Zulo eta ebaki-guneetan bizitza jokoan jartzeaz gain sindikatu zereginetan ere aritzen zen eta horregatik langileburuek eta ugazabek arbuiatu2 egiten zuten.

Emakumeak La Elvirako garbitokian lan egiten zuen, burdina aukeratzen. Zortzi ordu, eta sarritan gehiago, eskuak ur izoztuan sartuta. Ondoren mea plano makurraren ondoan uzten zen eta bertatik Galdamesako trenbidera garraiatzen zen, Nerbioiko itsasadarrean zain zeuden ontzietara eramateko.

Arratsalde hartan Juliana ez zegoen garbitokian. Bezpera arte lanean jardun zuen sorgorturik3, tenperatura apur bat atxikitzeko oinak pare bat adreilu beroren gainean jarrita. Beste emakumeek lagundu egiten zioten. Juliana lehertzear zegoen, erditzeko oso gutxi falta zitzaion-eta.

–Gaur ilargi aldaketa egongo da –gogorarazi zion berrogei urtetik gora izango ez zituen zaharrenetako batek– eta badakizue gu ere animaliak garela, nahiz eta gure bizimodua behiena edo behorrena bezain atsegina ez izan –eta jarraitu zuen– uste dut… uste dut Juliana, gaueko ilbetearekin barruan daramazun neska horrek irteteko gogoa izango duela…

–Baliteke mutila izatea, ezta? –erantzun zuen laguntzaile legez lan egiten zuen hamar urte inguruko neskatila batek. Honen zeregina egunero berotzeko pizten zuten sutea elikatzea, upel txiki batean ura eramatea edo eskatzen zion langileari adreilu beroak eramatea zen.

–Ixo, zaude isilik –esan zuen zaharrenak–, ez duzu ikusten sabelaren forma? Julik neska ekarriko du, horretan ez dago zalantzarik.

Gainerako emakumeek baiezkoa egin zuten ziurtasun osoz, mea garbitzen eta aukeratzen jarraitzen zuten bitartean. Neskatila egur bila desagertu zen eta eguneko gainerako denboran isilik egon zen.

Gau hartan bertan, ilargia ortzian goreneko unean zegoenean, mina nabaritzen hasi zen. Erditzea laster hasiko zen.

Haurra ilargiaren indarraren eraginpean etorri zen mundu honetara. Aire izoztuaren lehenengo ahokadak arnastu zituen neguko lehen elur malutek beren oihal sarriaz mendi guztiak estaltzen zituzten aldi berean.

Hango esaera batek zioenez elurra egiten zuenean eguzkia hil egiten zen, inork ezin zuelako lanera joan. Trokak4, leherketen ondorioz sortutako zuloak, lubakiak… estali egiten ziren eta ezin atera zitekeen bide-zidorretatik istripurik izan gabe, baina Julianak ez zuen araua bete. Gau hartako lana ez zen garbitokian edo mehatze-ahoan izan: horrelakorik ez. Haren lan zaila sendo eta begiak bi eguzki bezain zabalik jaio zen neska erditzea izan zen. Bere bizitzako lehen segundotik, bere lehen arnasatik, haren begi handiek, zabal-zabalik, mundua ezagutu nahi zuten, bere inguruan zer gertatzen zen begiratu.

Haren negarra etxeko leihotxo bakarretik atera zen eta kinka hartan lagundu zioten hiru emakumeek ugazabei kexak egiteko ahots ona izango zuela esan zioten.

–Dena helduko da, dena helduko da, ez sartu presarik umeari, jaioberria da-eta –esan zuen nagusiak.

–Zerbait esateagatik zen –azaldu zuen beste batek.

–Bai, baina sendalariek diotenez, jaiotzetik bertatik nor zaren erakusten da, eta nik bete-betean sinesten dut hori –esan zuen hirugarrenak.

Umea negarrez hasi zen eta amaren bularretan jarri zuten. Berehala titiari heldu zion, kementsu, eta minutu batzuen buruan berriro lokartu zen.

Bien bitartean aita hurbileko etxeetara egur apur bat eskatzera joana zen, baina norbaitekin topo egin eta ospatzeko ardoren bat hartzen ari omen zen.

Ordu pare bat geroago agertu zen eta su behearen ondoan utzi zituen ekarritako haritz enbor batzuk. Auzoko batek ekarri zuen oilo salda apur bat berotu zuen eta bere emazteari eman zion.

–Juli, ondo portatu zara –xuxurlatu zion belarrira, musu bat emateko ezpainak hurbiltzen zizkion aldi berean.

–Oso luzea eta mingarria izango zela esaten zidaten, baina lehenengo aldia izateko arin eta ondo atera da –ondorioztatu zuen erditu berriak.

–Tira, orain hobe duzu atseden hartzea. Umea lasai dago eta zuk ere lo egin behar duzu.

–Orain izango da; ez duzu entzun gose zenean! Hori zen oihukatzea hori! Eta, zera, ez dugu pentsatu zer izen jarriko diogun. Zu mutila izango zela tematuta egon zara eta nik esana nizun garbitokiko emakume guztiek tripa neskarena zela ziurtatzen zidatela. Esan nizun gero, mozolotxo hori!

–Arrazoi zenuen eta horregatik zeuk erabakiko duzun zer izen jarriko diogun.

Emakumea harrituta gelditu zen senarraren eskaintza entzunda. Ia gizon guztiek jarri nahi zieten izena seme-alabei, baina bereak hautatzeko aukera utzi zion.

–Nire amaren ahizpa batek ere horrelako indarra zeukan, Isi deitzen zen, bueno, egia esan Isidora zen. Zer iruditzen zaizu, Antonio?

–Gustatzen bazaizu niri oso ondo iruditzen zait. Bihar bertan, elurra atertzen badu eta bideak apur bat garbitzen badira, elizara bertaratu eta haurra bataiatuko dut. Zu ondo bazaude nirekin etor zaitezke.

–Hobe zu bakarrik bazoaz, ondo etorriko zait atsedenaldi bat eguraldi txakur hau pasatzen den arte. Badakizu garbitokira itzuli beharko dudala lehenbailehen, beste emakume bat agertu eta lana kendu baino lehen. Gainera badakizu Pietatea ez dela nire deboziozko birjina. Axola ez bazaizu joan San Pedrora eta bataia ezazu bertan. Zer iruditzen zaizu?

–Tira, zuk nahi duzun bezala –onartu zuen Antoniok–, eta… zer egingo dugu umearekin berriro lanera itzultzen zarenean? –galdetu zuen kezkatuta.

–Zaude lasai, beti egoten da neskato laguntzaileren bat hurbil noizean behin begirada botatzeko, eta negarrez hasten denean ohartarazi egiten digu. Ondo estalita eramango dut eta adreilu bero batzuk jarriko dizkiot otzara azpian hoztu ez dadin. Gainera, honelako kasuetan arduradunak ez ikusiarena egiten du eta ez du ezer esaten su ondoan berotzeko edo bularra emateko sarriago jaikitzen bazara.

 

–Ados –erantzun zuen gizonak onarpen keinua eginez–, orain umetxoa lo dagoen bitartean onena atseden har dezazun da.

Haizeak ulu egiten zuen kanpoan, ur izoztuz zamatutako hodeiekin jolasean. Abenduko lehen hamabostaldia gogorra gertatzen ari zen eta berebiziko negua iragartzen zuen. Egun hartan La Elvirara 211. biztanlea heldu zen, oihu egiteko eta titiari heltzeko moduarengatik emakume setatsua5


izango zena, baldin eta haurtzaroa gainditzen bazuen. Zoritxarrez, haurtxo asko lehenengo hilabeteetan hiltzen zen bizi baldintza ezin txarragoen ondorioz. Elikadura txarra, negu hotz eta uda beroko klimatologia gogorra, haizete handiekin lagunduta, bizi ziren lekurako batere egokia ez zen arropa, erabateko medizina gabeziaren ondorioz familiak petrikiloen6 eskuetan gelditu beharra. Gehienetan ez zeukaten sendabiderik beherako, gripe eta hotzerietarako. Azken batean bizi baldintzak oso kaxkarrak ziren nahiz eta, handik oso kilometro gutxitara, Nerbioiko itsasadarraren bestaldean, jendea esne mamitan bizi zen.

Ugazaben poltsikoak bete egiten ziren meatzariek ia esklabo gisa egiten zuten lanari esker, gizonek burdina-leku eta harrobietan eta emakumeak garbitokietan, ur izoztua jasaten. Dena soldata ziztrin baten truke, bizitzeko tokatu zitzaien leku desegoki hartan aurrera egiteko ozta-ozta heltzen ziren lau pezetaren truke.

Hala eta guztiz ere, Isidora irmo hazi zen lehenengo egunetik. Irmo eta herrixka osoan berehala ezaguna egin zen jenio biziaz. Denek ezagutzen zuten eguraldiaren koloreko begiak zituen neska hura: grisak ekaitza lehertzen bazen, urdinak udako argipean, gorrixkak arrastirian… Bai, neska berezia zen, “burdinazko neska” esaten zioten.

Zerbaitegatik izango zen.

Fidel

Bere lehen seme edo alaba erditzen ari zen (imajina dezakezuenez duela ehun urte ez zegoen ekografiarik egiteko modurik) emakumearen oihuak ito egiten ziren hurbileko meategietan etengabe ari ziren laztabinen triki-traka eta leherketen ondorioz.

Ez garrasiak ez bizi berria etortzen ari zela adierazten zuten negarrak entzun zitezkeen gela ilunetik metro batzuk baino urrunagotik.

Ez, aita ere ez zegoen zain alboko sukaldean ekonomikako suaren ondoan. Ez, ez zen ez zitzaiola interesatzen bere lehen semea hautseztatutako aire biziatu haren lehen ahokadak hartzen ari zela.

Ez, ez zen hori arrazoia.

Etxe apala inguratzen zuten mendietako lekuren batean zegoen burdin mea puskatzen, garraiatzen edo zamatzen, horrek egunero janari beroa eta zirimiri iraunkorretik ozta babesteko teilatu ziztrina eskuratzen zielako.

Kareharrizko fronte bat zulatzen egongo zen, dinamita karga sartu eta mendia leherrarazteko, bere sekretua erauzteko, bertan langileen odola bera bezain gorria baitzen.

Burdina, benetako burdina. Munduko kalitaterik onenekoa.

–Pedro, Pedro, Pedro! –oihu egin zion langileburuaren ahots ezagunak lantegitik– Pedro, fi, fi, fi, fi, fi, fi! –txistu egin zuen bere indar guztiaz– Non demontre sartu da gizon hau? –esan zuen mar-marka bere baitan– Pedro!

–Zer gertatzen da? –erantzun zuen aire zabaleko harrobiaren erlaitz batetik, laztabina7 bere ezker beso gihartsuarekin hartuta.

–Zure emaztea, Pedro, zure emaztea erditzen ari da.

–Zer?

–Zure emaztea erditzen ari dela! –oihu egin zuen langileburuak– Jaitsi zaitez hona behingoz!

–Banoa, banoa oraintxe bertan, azken zuloa amaitzen dudanean –eran-

tzun zuen.

–Jaisteko behingoz, beste batek egingo du hori!

Gizonak desadostasun keinua egin zuen, baina bertan behera utzi zuen egiten ari zen lana. Gauzak ondo egitea gustatzen zitzaion, hasitako guztia amaitzea. Bazekien bere etxean ez zuela ezer egiterik, bere onetik aterata egongo zelako, urduriaren urduriz, eta hori ez zen lagungarria izango ez emaginarentzat ez bere emaztearentzat pairatu beharko zuten trantzean.

Laztabin izerditsua lankide bati pasatu zion eta honek irribarre egin zuen bizkarrean txalotxo bi ematen zizkion aldi berean. “Zorte on·” esan zuen eztiki eta sentikortasunez.

Txapela indarrez sartu zuen buruan eta, urrats handika lasterka egin zuen, orkatzak bezala jauzi egin zuen, bagonetetan zamatzearen zain zeuden mea-pilak saihestuz. Arduradunarekin topo egin zuenean bere eskerrona adierazi zion besarkada batez eta tximista bezala abiatu zen hurbil zegoen bere etxera, Kotorrio auzoan, kilometro pare batera.

Urrunetik bere etxe ziztrineko teilatua ikusi zuen. Atariko mahats-parraren azpian zenbait emakume solasean ari ziren, besoak nabarmenki eraginez. Bizkarra hotzikara batez zeharkatu zion beldur-ziztada sentitu zuen. Emea ala arra izango zen, ala... agian erditze zail bat?

Bat-batean mutiltxo... edo neskatoaren aurpegia etorri zitzaion burura, begiak itxita, eta ezpainak amaren titiaren bila. Elikatu beharreko beste aho bat... Horrek esan nahi zuen lan gehiago egin beharko zuela txakur txiki batzuk irabazi eta esnea, galletak, kalitate oneko artoa eta abarrak erosi ahal izateko...

Arinago ibili zen, bere birikak oxigenorik gabe gelditzen zirela sentitu zuen arte. Taupada bizkorrak nabaritu zituen bere lokietan8.

Sie haben die kostenlose Leseprobe beendet. Möchten Sie mehr lesen?